Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anbotoko arduraduna aukeratzeko prozesua zabaldu da

|   Komunikazinoa

Bere mandatua barritu dauan Estibaliz Duranekin batera jardungo dauan Fede-zabalkunde eta Katekesirako arduradun laiko barria hautatzeko prozesuari ekitea erabagi eban Oiz-Anbotoko ekipo ministerialak kurtso honetako azken batzarretako batean. Gotzain Kontseiluak bere onespena emon deutso hautaketa honi eta dagoeneko martxan da.

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Oiz-Anbotoko arduradunak Gazte, Katekesi eta Familia arloko pastoralgintza sustatuko dau lanaldi osoaren %25eko eskaintzagaz. kontuan hartuko da inguruko eleiz eremuan txertatuta egotea, euskera jakitea eta gidatzeko baimena izatea. Laikotzarako Eleizbarrutiko Zerbitzuko Batzordeak ikuskatuko dau prozesua. Hautaketa-prozesuan parte hartu gura dabenek bialdu daiezala datuak laicado@bizkeliza.org helbidera uztailaren 15a baino lehen.

Ekipo ministerialaren batzarrean datozan urteetarako egitasmo estrategiko pastorala be aztertu eben eta 2020-21 kurtsoko lehenengo hiruhilekoan Pastoral Barruti lez eratzeko aukera.