Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Familientzako akonpainamendu emozionalerako heziketa Lagundo eta Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren eskutik

|   Komunikazinoa

Pandemia egoeran gazteei zuzendutako akonpainamendu emozionalaren inguruan sentiberatasuna bizteko eta horretarako bitartekoak eskaintzeko, Euskalerriko Eskautak Bizkaia eta Lagungok heziketa eskainiko dabe familientzat. Online jarraitu daiteke gaur –otsailak 9, martitzena-, arratsaldeko bostetan edo bihar –otsailak 10, eguaztena-, goizeko hamaiketan.

“Emozioak, familia eta pandemia”, goiburuaren haritik jardungo dabe; izan be, pandemia egoera hau asko luzatzen ari da “eta baldintzatu egiten ditu hartu-emonak, aisialdia eta pertsonen bizitzaren hainbat eremu. "Guzti horrek, -azaldu dabenez- estutasuna, ezintasuna edo motibazinorik eza eragiten dau ume eta gazteengan eta, horregaitik, ezinbestekoa da gure seme eta alabei euren emozinoak kudeatzen laguntzea”.

Irudia: August de Richelieu