Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Familiari buruzko berbaldia Santurtzin eta Elizbarrutiko Egitasmoari buruzko Bijilia Bilbon

|   Komunikazinoa

Gaur arratsaldez, zazpi eta erdietan, Familia Pastoraltzarako batzordeak antolatuta, Gonzalo Egia diakonoak berbaldia eskeiniko dau Santurtziko Kresala aretoan “Fedearen zabalkundea familian” goiburupean eta bihar, zapatua, ordu berean, gotzain laguntzailea buru izango da Gorka Deuna parrokian ospatuko dan Eukaristian. Gainera, bihar arratsaldez, sei eta erdietan, helduen topaketea izango da Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Ekiturte honetan Ebanjelizatzearen Elizbarrutiko Egitasmoaren inguruan izandako esperientziak aurkeztea da Bijilia honen helburua.

Elizbarrutiko hainbat errealitate izango da Karmengo Ama parrokian, esate baterako: Mariaren Bihotza parrokia; Deustuko Pastoral Barrutia; Komunitateen Kontseilua; Ekintza Katolikoko Kontseilua, Bilboko La Salle ikastetxeko irakasleak edo gotzaitegiko Irakaskuntzarako Ordezkaritza. Elizan ospatuko dan Bijiliagaz amaituko da topaketea. Bilboko hainbat parrokiatan ez da ospakizunik izango, jentea Mendekoste Bezperako elizkizun horretara joan daiten.
Gainera, arratsalde horretan Kontzertu Ekumenikoa izango da Bilboko San Nikolas parrokian 20,00etan, Elizen arteko hartuemonetarako Elizbarrutiko Ordezkaritzak Eliza Ebanjelikoaren, Gotzain Eliza Erreformatu Espainiarraren eta Eliza Ebanjeliko Alemanaren laguntzagaz antolatuta. Untertürkheimeko (Stuttgart) Gazte Kristauen Alkarteko haize eta metalezko instrumentuez osatuta dago taldea eta Martin Ströbel da zuzendaria.
Zapatuan, Begoñako Gogarte Etxean, Erlijiosoen Elizbarrutiko Kontseiluak Mendekosteko Erretiro-Bijilia antolatu dau, Pedro Azpitarte izango dalarik laguntzailea. Eta domekan, hilak 4, Mendekoste Eguna ospatuko da katedralean, on Ricardo Blázquez buru dala, eguerdiko hamabietan.