Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ezagutu nahi dozuz Bizkaiko erretaularik zaharrenak?

|   Komunikazinoa

Domeka honetan, 1500 inguruan eraikitako gotiko berantiarreko erretaulak dabezan eleizak bisitatuko doguz. Sasoi horretan, Bizkaia lurralde aberatsa zan. Itsasontziak artile eta burdinaz beteta urteten ziran eta gehienetan Gaztelako azoketan saltzen ebezan oialez beteta egiten eben itzulera. Flandiar estiloa modan egoan orduan eta eleiztarrak euren eleizak altzariz janzten hasi ziran. Ibilbidea Urduñan hasiko da, Bilbotik (Eleiz Museoa) eta Larrabetzutik igaro eta Lekeition amaitzeko.

Ibilbide osoa, 'Alkarren Barri - Comunicación' aldizkarian.