Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Euskerazko Meza-liburua ia argitaratzeko prest

|   Komunikazinoa

Bilbao, Donostia eta Gasteizko Eleizbarrutietako eta Iruña eta Tuterako Artxidiozesiko ordezkariez osatuta, Euskerazko Meza-liburu barriaren idazkien itzulpenez eta argitarapenaz arduratzen dan taldea Bilboko Gotzaitegiko lokaletan batzartu zan atzoko egunez.

Laster prest izango dan euskerazko Meza-liburu barria egiteko ardurea dauan eleizbarruti arteko taldea Bilbon batzartu zan atzo. Aitatutako batzar horretan, taldekide batzuek joan dan uztailean Erroman Jainkozko Gurtzarako Kongregazinoagaz euskerazko Meza-liburuaren eta Irakurgai-liburuaren argitaraldi barriaren inguruan izan eben batzarraren barri emon eben, besteak beste, onarpenaren erabagia laster jasoko dala jakinarazoz.

Euskerazko Meza-liburua prestatzen diharduan eleizbarruti arteko taldearen batzarra