Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Euskerazko dotrinen katalogoa Azokan Labayru Fundazioaren eskutik

created by Gaur hasi eta domekara arte |
|   Komunikazinoa

Gaur hasi eta abenduaren 9ra arte luzatuko dan 53. Durangoko Liburu eta Disko Azokara Labayru Fundazioak Jose Mari Rementeria abadearen `Euskerazko dotrinak´ izeneko liburua, katologo antzera atondua, eroango dau. Horrez ganera, Nikolas Alzoza Geregiaga `Bitaño´ ezizenez ezagunagoa zan erlijiosoaren narrazinoak batzen dauazan `Mugarrapetik kontu kontari´ liburua be azokan egongo da salgai. Bizkaia Irratiak egunero Durangon azaltzen diran literatura zein musika arloko nobedadeen barri emongo dau zuzeneko programazinoan.

Beste urte batzuetan legez, Bilboko Eleizbarrutiaren erakundeen presentzia egongo da Durangoko Liburu eta Disko Azokan. Labayru Fundazioak literaturan, besteak beste Bitañoren narrazinoak batzen dituen, Mugarrapetik kontu kontari  izenburuko liburua daroa. Jarein bilduman Jose Mari Rementeriak ondutako eta katalogo antzera atondutako Euskerazko dotrinak be erosgai egongo da azokan.

`Euskerazaleak 50 urte 1967-2017 ´liburuan alkartearen berrogeta hamar urteko ibilbidearen laburpena jasoten da. Labayru Fundazioak daroan nobedadea Laura Uruburu idazlearen bigarren eleberria da: `Katigatu ninduzun librea nintzena´.

Guztira, Durangoko azokan 158 argitaletxe, diskografika eta kultur alkarte egongo dira.