Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Euskalerriko Eskautak erakundearen jardunaldiak Urduñan

|   Komunikazinoa

Datorren asteburuan, hilaren 12 eta 13an, zapatuz eta domekaz, Euskalerriko Eskautak erakundeak bere monitoreentzako jardunaldiak ospatuko ditu Urduñako (Bizkaia) Josefinoen ikastetxean; “zabaldu begirada” goiburupean, gizarte partehartzea landuko dabe.
     Euskalerriko Eskautak Bizkaia irabazi-asmo bako alkartea da eta aisialdiko hezkuntzatik Bizkaiko auzo eta herrien hobekuntzan jarduten dau. Monitore guztiek titulua dabe eta jardunaldiok ere prestaketa hori osotzeko dira. Erakunde honetan dagozan 32 taldeek jarduera hezitzaile jarraitua dabe, une eta gazteek osoko garapena izan dagien giza eta kristau balioetan.
     Joan dan hilabetean ospatu eben ekiturte hasierea Bizkaiko taldeek eta hainbat ekintza (tailerrak, musika girotzea, puzgarriak, antzerkia, karaokea...) burutu eben Bilbon eta Bizkaiko bederatzi herritan. Urtez urte, erakundeak ikuskera desbardina emoten deutso ekitaldi horri eta aurten, “En tu barrio siempre listos –Zure auzoan beti prest” goiburupean, kalea txikienentzako jolasleku lez errebindikatu gura dabe, denporearen buruan galdu egin dalako hori”, dino Monika Martin Bizkaiko zuzendariak.
     Domekan, aurreko egunean taldeetan egindako lanen ondorioak aurkeztuko dabez; horrezaz gain, esparru-txostena eta hainbat tailer eskeiniko da. Barri gehiago behar izan ezkero: eeb@barria.net