Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

ETPIak aurkeztu dau ekiturte barrirako egitaraua

created by 2016-2017 |
|   Komunikazinoa

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak 2016-2017 ekiturterako egitaraua argitaratu barri dau.

Irailaren 30era arte dago zabalik datozan hilebeteetan emongo diran mintegietako batean izena emoteko epea: Ebanjelioa eta ekonomia: deshazkundea, aukera etiko eta ekonomikoa?, “Laudato si’” entziklikaren inguruko mintegiari jarraipena emonez eta ekonomia jasangarri eta banatzailearen bila. Neuroteologia, erronka eta aukerez betetako eremu barria dakarren eta kristinau pentsamentu eta teologiari be zer pentsatu emoten deutsan neurozientziaren aurrerapenari buruz. The voluntier as citizen. Mintegi hau ingelesez emongo da. Erlinino zibil amerikarrean boluntarioak herritar lez hartuta aztertuko dira teologia praktikotik hausnarketa eginez.

Beste alde batetik Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko V. Egitasmoari (EEE) buruzko sinposioa jarriko dabe martxan, hausnarketa honetan oinarrituz: “gizarte-karidade kohesinoa, ezinbestekoa ebanjelizazinoan”.

Makina bat berbaldi, ikastaro eta jardunaldik osatzen dau datorren kursorako eratu daben egitarauan. Osorik, hemen.

Imagen de una conferencia organizada por el IDTP en los locales de Barria (Plaza Nueva, 4).