Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Estibaliz Barron “Bilboko ospetsuaren” esker ona udalari ahulenen aldeko konpromisoagaitik

created by Udaletxeko arabiar aretoan egin jako autortza, gaur, hainbat bilbotarri |
|   Komunikazinoa

Bilboko udaletxeko arabiar aretoan gaur eguerdiz ospatu dan ekitaldian ‘Bilboko ospetsu’ autortu dabez Estibaliz Barron, Fernando Canales, Itziar Lazkano eta Arantza Matias. Estibaliz Barron Gizakia fundazinoko zuzendariak eskerrak emon dauz izendapenagaitik, pertsona ahulenei egiten jaken autortza dalako. Bere esanetan, “oraindik makina bat erronka dogu aurrez aurre, gizarte honek danak barruan hartu daizan eta bardintasuna hedatu daiten”. Juan Mari Aburto Bilboko gotzainak esan dauanez, aurton autormena jaso daben lau lagunek, pandemiak gogor astindu dituan lau arlo ordezkatzen dabez: behartsuak, ostalaritza, arte eszenikoak eta merkataritza.

Estibaliz Barronek Gizakian lan egiten daben pertsona guztiei eta bere senideei eskaini deutse autormen hau. Adierazo dauanez, gizatalderik ahulenen alde lanean jarraitzeko bultzada lez hartu dau eta, bere ustez, guztiz garrantzitsua da gizarteko eremurik kaltetuenak han ordezkatuta egotea: “egia da sasoi gatxak bizi doguzana eta pandemiak oraindik jasaten dihardugun gauza negatibo asko agertzera emon dauana. Gainera, ahulezia latza bizi dauan makina bat lagunentzat, guzti hau ez dala egoeraren araberakoa erakutsi deusku”.

Uriaren balioak handitzen ditu

Alkateak lau sarituei buruz esan dauanez, “euren ibilbideagaitik eta bizitzari aurre egiteko eragaitik, gure uri maitearen balioak handitu egiten dabez”. Aburtoren esanetan, aurton be baldintzak kontrakoak izan arren, ekitaldia egitea erabagi dabe, “nabarmentasunez eta bihotzez arabiar areto honetan, uri honetako gertaera handien lekuan. Izan be, horrexegaitik gagoz hemen, honako hau gertaera handia dalako gure bihotzean, gure bizitzan eta gure historian betirako markatuta geratuko dan urte gatx, desbardin eta gogor honetan”.

Juan Mari Aburtok autorpen eta eskerroneko hitzak zuzendu deutsez lau sarituei, besteak beste, esanez: “handiena ez da ospe handiena dauana, bihotzera heldu eta hantxe geratzen dana baino”. Gizakia fundazinoko zuzendari, esate baterako, zera esan deutso, 2003raino atzera eginez: “ordutik ari dira gizon eta emakumeen duintasunaren aldeko konpromisoa gauzatzen; gizon eta emakume guztien alde, baina batez be, egoera txarrean dagozanen alde eta, oztopoak oztopo, aurrera eginez. Ezin deutsugu ezelan be ordaindu zure egundoko alkartasun eta laguntasuna, batez be konfinamenduan”. Arauaren arabera, ezinbestekoa zan etxean geratzea, alkarteak gogoratu dauanez, baina “arauek ez dinoe ezer etxerik ez daukienez”.

“Beti lanean eta lehenengo lerroan” dagoala esan dau Estibalizi buruz eta ezagutzen dauala bere bokazino eta alkartasuna: “alkartasuna ez da gurea, ondorioak ditu, gure inguruan bidelagun doguzan pertsonen beharrizanen aurrean soldatu sentitzea da eta zure ardura eta ekintza bihotz eskuzabal eta solidariotik, bihotz sentiberatik sortzen da eta zekula inor atzean ez iztearen ametsa egia bihurtzen dau”.

Ekitaldia