Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Erlejinoa irakasgaiaren arautzea zuzena izango dalakoan dagoz gotzainak

|   Komunikazinoa

2006-07 ikasturterako aurre-matrikulazinoetarako aldia zabaltzen dala-ta, Ricardo Blázquez eta Karmelo Etxenagusia Bilboko gotzainek idazkia igorri deutsoe Bizkaiko elizbarrutiari eta, batez ere, eskola-umeak dabezan familiei. Bertan zera dinoe, besteak beste: “lege aldetiko arautzea, Erlejinoko eskoleari zein irakasleei dagokienez, ona izango daneko itxaropenagaz gagoz”. Dirudienez, datorren martxora arte ez deutsoe barriro ekingo gobernuagazko alkarrizketei. Irailera arteko epea dau honek gai honen inguruko akordioren bat lortzeko.

Ohar horretan eskaria egiten deutse erlejinoko ikasleei, alkarteari eta familia eta ikasleei. Erlejinoko irakasle eta hezitzaileei “eskerrak emoten deutseguz euren lanagaitik eta euren testigantza eta kalitatezko irakaskuntza emoten jarraitu dagiela eskatzen deutsegu, gure sasoiko beharrizanei erantzun ahal izateko”.
     Kristau alkarteari eta bertako arduradunei “eskola publikoan zein kontzertatuan hezkuntza erlijiosoa bultzatzeko eskatzen deutsegu, gizarte solidario eta zuzena eraikitzen laguntzeko bide lez”. Eta, azkenik, familia eta ikasleei “erantzukizunez jokatuz eta euren eskubidea gauzatuz, irakaskuntza erlijiosoa eskatu egin dagiela eskeintzeko obligazinoa daben ikastetxeetan”.
     Guzti hori, oharraren hasieran azaltzen daben honetan oinarrituta: “eskolan Erlejinoa, hau da, kristau fede eta kulturea, bere ondorio etikoekin irakastea eskubidea, betebeharra eta zerbitzua da, azken batean, gizon eta emakume aske eta arduratsuak hezteko, munduaren eta bizitzaren ikuskera gizatiarra izateko eta gure herriaren kulturea ulertzeko bidea”.
     Datorren ikasturterako aurre-matrikulazinoak otsailaren 6tik –astelehena- otsailaren 17ra egin ahal izango dira.