Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Enkarterriko Caritasen konpromisoa

created by Batzarra eguenez |
|   Komunikazinoa

Atzoko egunez –domekea- ospatu zan Eleizbarruitko Caritasen kanpainari jarraipena emonez, Enkarterri eta Villaverdeko (II. Bikaritza) kristau alkarteak eta beren-beregi Caritaseko boluntarioek urteroko batzarra ospatuko dabe eguenez, apirilak 19, arratsaldeko bostak eta laurdenetan, Zallako San Migel Goiaingerua parrokiako aretoan.

II. bikaritzan Caritasen ordezkaria dan Marian Sobrinok Zallan danon konpromisoa barritzeko egingo dan batzarrerako deialdia egiten dau, Caritasek nabarmentzen dauan hainbat ideia gogoratuz: “Alkarren euskarri garalako, beren-beregi geure izatasuna dogulako, konprometitu egiten garalako, gure ametsak, irrikak, harrera, irribarrea… alkarbanatzen doguzalako NAIZ, gara eta ZURE KONPROMISOAK MUNDUA ABERASTEN DAUALAKO”; horregaitik, “parte hartu eta aberastu gaizuz”.