Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Enkarterri Hoberantz’ saria, zuzenean

created by Bihar, barikua, 11:30etan |
|   Komunikazinoa

Bihar, urriak 23, barikua-, ‘Enkarterri Hoberantz’ sariaren XVI. Ekitaldia ospatuko da. San Viator EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeen sareko ikastegiak eta Enkarterrietako Mankomunitateak antolatzen dabe sari hau, Bizkaiko Foru Aldundia, Enkartur, SPRI, ADR Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz. Ekitaldia, ‘Amalurra’ dalakoaren instalazinoetan (Artzentales) ospatuko da, goizeko 11:30etatik aurrera, On Joseba Segura gotzain laguntzailea eta Ainara Basurko Ekonomia Sustapenerako Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatua bertan dirala. Bizi dogun egoeraren eraginez, parte hartu ahal izango dauan jente-kopurua mugatua da eta murriztu egin da ekitaldiaren iraupena be. Esteka honetatik zuzenean jarraitzeko aukera dago.

‘Enkarterri Hoberantz’ sariaren helburua, Enkarterri inguruaren aldeko ahaleginak batzea da. San Viator ikastetxetik adierazo dabenez, “enpresek gure eskualdearen garapenerako egiten daben egundoko lana autortu gura da eta lana sortzeko ahalegina, kalitatearen aldeko apustua, barritasun teknologikoa eta etenbako prestaketaren aldeko konpromisoa saritu. Azken batean, enpresek eredu eta bultzada izan behar dabe Enkarterrin enpresa-sarea sortuko eta osatuko daben ekimen barriak bultzatzeko”. Saritutako enpresen aukeraketari dagokionez, honeek dira kontuan hartzen diranak: lana sortu, inbertitzeko ekimena, bizitasuna eskualdean, kudeaketan teknika barritzaileak ezarri eta konpromisoa bizitza osorako prestakuntza sustatzeko”.

Honeek dira, besteak beste, aurreko ekitaldietan saritutako enpresak: Balmasedako Fabio Murga Tailerrak; Gueñeseko Vizcaya altzariak; Zallako El Paraíso altzariak; Balmasedako Trameinsa; Alonsotegiko Thyssenkrupp Bilstenin Ibérica, Sodupeko Laenk, Karrantzako Lombera…