Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Emakume eta neskato etorkinek jasaten daben indarkeria salatuko dabe gaur ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan

created by Gaur, 19:30etan |
|   Komunikazinoa

Hilaren azken eguaztena izanda, gaur, urriak 24, bikura isilak egingo dira arratsaldeko zazpiak eta erdietan ‘Bizkaia isilik’ ekimenaren eskutik ohiko lekuetan, etorkinen aurkako bidegabekeriak salatzeko. Leku honeetan egingo dira bilkurak: Bilbon, Areatzako kioskoan, Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean eta Balmasedan, San Severino plazan. Ekitaldia, azaroaren 25ean ospatzen dan Genero Indarkeriaren aurkako Munduko Egunaren bezperan izango danez, “mobimentu feministaren eta gizarte erakundeen ekimenakaz bat eginez, ozen salatu gura dogu emakume eta neskato etorkinek jasaten daben indarkeria”.

Azaroko deialdian nabarmendu dabenez, indarkeria matxistaren askotariko erak gizarte osoan hedatuta badagoz be, “emakume etorkinak ahulagoak dira eta gehiago jasaten dabe indarkeria hau askotan ezkutatuta geratzen bada be”.

Horregaitik, ‘Bizkaia isilik’ ekimenak gaur egingo dituan bilkuretan, banakako eta taldeko konpromisoa berretsi eta agertuko dabe: “tratu onaren alde eta indarkeria matxista bako gizartea eraikitzearen alde, gizarte horretan, Giza Eskubideak benetan eraginkor izan daitezan emakume eta gizon guztien alde, euren herritartasun eta jatorria edozein izanda be”.

Hurrengo hitzordua, 2021.eko abenduaren 29rako jarrita dago, ohiko ordu eta lekuetan.

Irudia: Karolina Grawoska