Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Elena Iturrieta: “Gaixoak zaintzeko, ezinbestekoak dira profesionaltasuna eta samurtasuna”

created by Gaixoaren Munduko Eguna |
|   Komunikazinoa

Gaur, aurton Kalkutan ospe handiz ospatuko dan Gaixoaren Munduko XXVII. Eguna da Eleizan. Kalkutako Ama Teresaren Karidadeko Misiolaria dan Elena Iturrieta gernikarrak bere komunidadeak Brasileko asilo batean artatzen dituan hamar gaixoakaz ospatuko dau egun hau. Zorioneko da urtebetez Bahiako Salvadorren eskainiko dauan zerbitzuagaz eta “ondoren –dino irribarretsu- agintzen deusten lekura joango naz”.

‘Alkarren Barri-Comunicación’ eleizbarrutiko aldizkariari eskainitako alkarrizketan, Elenak, berak eta bere burua besteei eskaintzen deutsen personek egiten daben zerbitzua azaltzen dau. Hogei urte daroaz Brasilen behartsuenen ondoan, eta Kalkutako Ama Teresaren bizileku eta jardunlekua izan zan jatorrizko etxea ezagutzeko aukera be izan dau. Bizipenak ‘bere bihotza ikutu’ ebala eta aurrera egiteko indarrak emon eutsazala autortzen dau.

Alkarrizketa osorik eleizbarrutiko aldizkarian. Harpidetzak, hemen.

Elena Iturreta Gernikako bere etxean