Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizetako aforoa %50era murrizten da

created by Aurreko xedapenetan, aforoa %75ekoa zan |
|   Komunikazinoa

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak Xedapen Orokorrak argitaratu ditu gaur –urriak 23, barikua- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Xedapen horreetan. COVID-19 pandemiak izan dauan bilakaeraren eraginez dogun egoerari aurre egite aldea, ezohiko prebentzino-neurriak jasoten dira Euskadiko Autonomia Erkidegorako. Kultu-etxeetan, esate baterako, ezingo da guztira batu daiteken jente kopuruaren erdia -%50- baino alkartu eta beila eta enterruetan gehienez 30 lagun batuko dira kalean eta 6 lagun leku itxietan.

Xedapen barrion arabera, kultu-etxeetako aforoa %75etik %50era murrizten da eta, kasu guztietan, 1,5 metroko tartea egongo da pertsonen artean. Era berean, sartu daiteken gehienezko jente-kopuru hori adierazten dauan agiria jarriko da jenteak ikusi daiken lekuan.

Beila eta enterruei dagokienez, lehengo mugari eusten jako kalean danean, 30 batu daitekezalarik eta murriztu egiten da leku itxietarako, 6 lagun baino ezin diralako batu –lehen 30 ziran-. Batzen dan jente-kopurua baimendutakoa baino txikiagoa bada, ezingo da baimendutako jente-kopuruaren ehuneko 50a gainditu.

Hildakoaren hobiratzean edo erausketaren aurreko agurrean gehienez 30 lagunek eta abadeak parte hartu ahal izango dabe –beti be kanpoan danean-. Leku itxian ospatzen bada, gehienez 10 lagunek parte hartuko dabe, beti be lagun arteko segurtasun-tartea gordez.

Kasu guztietan, derrigorrezkoa da maskara jarrita eukitea.