Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren 40. urteurrena

created by Oroitzapenezko eguna, urriaren 29an |
|   Komunikazinoa

Bilboko Eleizbarrutiak 70 urte bete dituan urte honetan, bere erakunde batek, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, 40 urte bete ditu eta urteurren hori datozan hilebeteetan ospatuko dabe.

Urriaren 29an emongo deutse hasiera ofiziala kurtsoari eta, “ETPI, 40 urte kristautasun eta kulturaren eremuan, Bizkaiko Eleizaren eta gizartearen esanetara” goiburuaren haritik, egun berean egingo dan lan-saioan, lau hamarkada honeetako une gogoangarriak gogoratuko dabez.

Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendariak, Raquel Pérez Hezkuntzarako Gotzainen batzarreko zuzendariak, Lorea Bilbao Kultura diputatuak eta Javier Vitoria, teologoa, parte hartuko dabe Bilboko Areatzako San Nikolas parrokian eguerdiko hamabietan ospatuko dan urriaren 29ko jardunaldian.