Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kursoko azken saioa eta hainbat topaketa

created by JOC, Seminarioa… |
|   Komunikazinoa

Joan dan barikuz, Gizakundea eleizan ospatu zan “Carmelo Etxenagusia” Ohorezko II. Aitamena banatzeko ekitaldiaz gainera, asteburu honetan Caritasek “Alkarren euskarri” bere kanpaina garatu dau eta zapatuz Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurso honetako azken saioa egin zan. Beste alde batetik, hilaren hirugarren domeka izanda, bokazinoen aldeko otoitzaldia ospatu zan katedralean.

Apirilaren 14an, zapatuz, Ibai, Ainara, Itxaso eta Leirek, hausnarketa eta sarbide aldiaren ostean, Gazteria Langile Kristaua mobimentuko militante bihurtzeko urratsa emon eben Alde Zaharra Pastoral Barrutiko San Anton eleizan ospatu zan familia mezaren barruan.

Sarbide aldiko prozesuan, Langile Pastoraltzatik azaltzen dabenez, “gizakiaren garapenerako esanguratsua dan gazteria lako biziaroan mobimentuaren ardatzak zeintzuk diran sakondu dabe, eta gaur egun langile izateak dauan esanguran, lanaren duintasunean be eta Jainko Aita eta Amaren egitasmoa eratzen zelan lagundu aztertu dabe”. Mario Picazo kontsiliarioak eta Raquel Lara JOC mobimentuko idazkaritza nagusiko kideaka parte hartu eben ekitaldian.

Seminarioa

Apirilaren 14an, zapatuz, Bilboko eta Donostiako Eleizbarrutietako abadegaiak alkartu ziran Bilboko Seminarioaren egoitzan. Guztira, abadegai eta hezitzaile, 24 lagun batu ziran eta, besteak beste, on Mario Izeta gozain zala ospatu zan Eukaristian parte hartu eben.

Gainera, joan dan astean, mendekotasunen bat dabenen errehabilitazinoa eskaintzen dauan ‘Cenáculo’ komunidadeko kideak izan ziran bisitan gure Eleizbarrutian eta hainbat talde, parrokia eta klausurako alkartegaz batzartu ziran, besteak beste, Seminarioagaz. Aitor Uribelarrea seminarioko errektorearen esanetan, “topaketa oso interesgarria izan zan eta esperientzia zirraragarrien barri jaso genduan”.

‘Cenáculo’ komunidadea 1983an Sor Elvira Petrozzik Italian sortu eban komunidade internazionala da. Gaur egun, 56 alkarte ditu mundu osoko hainbat herrialdetan. Garatzen dauan metodologia senidetasun bizitzan oinarritzen da; eskulana eta otoitza lantzen dabez eta boluntario eta profesionalen esku dago akonpainamentua eta errehabilitazinorako prozesutik igaro daben persona batzuek be laguntzen dabe.

Gotzaina izan zan buru EPKaren zapatuko saoan