Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua eta Erramu-domeka

created by Asteburuko jarduerak Eleizbarrutian |
|   Komunikazinoa

Apirilaren 13an, zapatuz, abade, lekaide-lekaime eta laikoen ordezkariez osatutako eleizbarrutiko kontseiluaren ezohiko saioa ospatu zan. V. Egitasmoaren ebaluaketaren laburpena aurkeztu ondoren, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmo barriaren erronkei eta moldeari buruz hausnartzeari eskaini eutsen saioaren zatirik handiena. Beste alde batetik, Erramu-domekak emon eutsen hasiera Aste Santuari Bizkaiko parrokietan.

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluan, gotzainak hainbat barri emon eutsen kontseilariei, besteak beste: Ondarroako eleizbarrutiko ikastetxea itxi dala “jaiotza-tasak behera egin dauala-eta”; zuzendaritza bakarra eleizbarrutiko irrati bientzat eta “Eleizbarrutiko gainerako zerbitzuakaz batera, komunikazinorako egitasmo orokorra” sortzeko asmoa eta eleizbarrutiko zerbitzu guztiak Barrainkuara lekualdatzea, “EPKan %74ko babesa eta AKan %80ko babesa lortu ondoren”.

On Mario Izetak, gainera, Gotzainen Batzarrek Vatikanoan sexu-gehiegikeriei buruz izan eben batzarraren ingurukoak be azaldu ebazan. Bere esanetan, Gotzainen Batzarretik jarduera onen protokoloa ezarri da eta “Vatikanoak Agindua prestatzen dihardu eta loteslea izango da eleizbarruti guztientzat”.

On Joseba Segura gotzain laguntzaileak aurkeztu eban Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko V. Egitasmoaren ebaluazinoa eta taldeka aztertu ebezan tresna barria prestatzeko metodologia eta jarraitu beharreko ibilbidearen aldiak. Hausnarketa honen eta abadeek Abade Kontseiluan egin eben hausnarketaren ostean, Gotzain Kontseiluak laburpena eta emon beharreko urratsen proposamena egingo dau, “kontseilu bien ordezkariakaz eratutako batzordea osatuko dalarik akonpainamentua egiteko”.

Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren saioa. Argazkia: EKO-ACG