Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko liburutegiak Bibliak emon ditu Basauriko presoentzat

|   Komunikazinoa

Beste behin be, Basauriko presoek Bibliak eskatu dabez. Hori dala-eta, Jorge Muriel Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak eleizbarrutiko liburutegira jo dau beste batzuetan lez errepikatuta dagozan aleak eskuratzeko. Jaime Lopez Eguilaz liburuzainak adierazi dauanez, oraingoak 18 Biblia banatu dira presoen artean eta Jorgeri “eskuetatik kendu deutsez”. Bibliez gainera, eleizbarrutian Itun Barriaren ale asko dago, neurri handi batean, hildako abadeen legatuetatik heltzen diranak.

Kartzela Pastoraltzaren eta Derioko Eleizbarrutiko liburutegiaren arteko lankidetza orain dala urte batzuk hasi zan. Jorge Murielen ustez, hartu-emon hau “oso garrantzitsua da”, beroni esker, kartzelan dagozan pertsonek Bibliak eta “kartzelako liburutegian izten diran” teologia eta pastoraleko liburuak jasoteko aukera dabe. Murielek eskerrak emoten ditu liburutegiaren “laguntza eta zerbitzuagaitik”, izan be, bere esanetan, “ohikoa da presoek Bibliak eskatzea euren ‘txaboloetan’ otoitz egiteko”.

Jaime Lopez Eguilaz eta Jorge Muriel dohaintza egin dan unean