Liburutegia Derioko ‘Seminarioa’ eraikineko lehenengo solairuaren erdialdean kokatu zan, eraikineko ipar hegalean egozan filosofia-ikasleak zein Teologia ikasten eben eta hego hegalean egozanak bertara joan eitezan. Gaur egun ere, jatorrian eban kokapen bera dau liburutegiak.
Gaurkotasuna
Liburutegiko eguneroko lanaz arduratzen dan Jaime Lopez Eguilazen esanetan, Pastoral barrutiek, parrokiek, abadeek, erakundeek eta partikularrek dohaintzan emoten daben ondare bibliografikoa jasotea da eguneroko lana eta, ondoren, “sailkatzea, katalogatzea eta, horrezaz gainera, eleizbarrutiko hainbat erakundegaz –Eleizaren Historia Artxiboa, ETPIko liburutegia, Caritas, e.a.- alkarlanean jardutea".
Azkenaldian kudeatu dabezan dohaintzen artean, nabarmentzekoak dira euren garrantziagaitik, Orozkoko San Joan Bateatzailea parrokiarena, Santurtziko Gorka Deuna parrokiarena eta bere arreben eskutik jaso daben Angel Mari Unzueta bikario nagusi ohiarena.