Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko Liburutegia, Liburutegien Egunean

|   Komunikazinoa

“Bibliotecas siempre a tu lado / Zure ondoan beti”, goiburua ardaztzat hartuta, gaur –urriak 24, zapatua-, Liburutegien Eguna ospatzen da eta Derion kokatuta dagoan Eleizbarrutiko Liburutegitik Jaime Lopez Eguilaz arduradunak azaltzen dauanez, une berezi eta gatx honeetan bizi doguzan zailtasunak gainditu eta eleizbarrutitik gertu egon gura dabe liburuen bidez, “otoitz, ikasketa, heziketa, entretenimendurako bideak jarriz eta ondare bibliografikoa zainduz”.

1997tik aurrera, urriaren 24an ospatzen dan Espainian Liburutegien Eguna. Aitatutako urte horretan, Balkanak lurraldean bizi izan eben gatazkaren barruan, 1992ean sute baten kiskalitako Sarajevoko Liburutegia gogoratu gura izan eben. Eta Liburutegien Eguna sortu zan, irakurtearen garrantziaz jabearazteko eta liburuzainen lana eskertzeko eta bultzatzeko.