Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko irratien inguruko bitxikeriak

created by Irratiaren Munduko Eguna |
|   Komunikazinoa

Bazenkian Herri Irratia-Radio Popular parrokiako irrati lez sortu zana Bilboko San Bizente eleizako lokaletan? Edo Julian Olazabalaga abadea izan zana euskerazko lehenengo irratsaioen bultzatzailea? Horra hor, besteak beste, beharbada, gaur Irratiaren Munduko Eguna ospatzen diharduen eleizbarrutiko irratien inguruan ezagutzen ez zenduzan kontu batzuk.

1. Bilbo Herri Irratia – Radio Popular 1960an sortu zan parrokiako irrati lez Bilboko San Bizente parrokiako lokaletan. Hirurogeta hamarreko hamarkadan, irrati profesional bihurtu zan.
2. Hirurogeta hamarreko hamarkadan hasi zan irrati hau euskarazko irratsaioak eskaintzen, Julian Olazabalaga abadearen eskutik. Aurretik, on Bittoriano Larruzeak domeketako irakurgaiei buruzko hausnarketak eskaintzen ebazan.
3. 1990. urtean sortu zan Bizkaia Irratia da Bizkaian bizkaieraz emititzen dauan irrati bakarra.
4. Batak zein besteak bokazino ebanjelizatzailea dau eta biek ala biek irratsaio erlijiosoak eskaintzen dabez, gainerako askotariko irratsaioen artean.
5. Bizkaia Irratiak (102.6) meza eskaintzen dau egunero 9:00etatik 9:30etara.
6. Bilbo Herri Irratia-Radio Popular (900 OM) (92.2 FM) irratiak ‘Iglesia hoy’ irratsaioa emititzen dau astelehenetik barikura, 16:00etatik 18:00etara.

'Radio Vaticana' izan zan lehenengo irrati katolikua. Gaur 86 urte beteten dira sortu zanetik