Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko irratien eta ‘Alkarren Barri – Comunicación’ aldizkariaren urteurrenak

created by Gizarte komunikabideen eguna |
|   Komunikazinoa

Datorren domekaz, maiatzak 24, Eleizak Gizarte Komunikabideen Eguna ospatuko dau eta, hori dala-eta, Kultur Erakundeen Mahaiak hainbat jarduera programatu dau aita santuak bere mezuan proposatzen dauan gaiaren haritik: “Bizitza istorio bihurtzen da”. Halanda be, osasun krisiak eraginda, Radio Popular – Herri Irratiaren 60. urteurrenaren eta Bizkaia Irratia eta eleizbarrutiko aldizkariaren 30. urteurrenaren ospakizunerako pentsatutako jarduerak datorren kurtsora atzeratu dira. Gaur, atzo bat-batean hil zan Kepa Arroitajauregi Bizkaia Irratiko laguntzailea gogoan, giza historiak kontatzeko gauza diran komunikazinoko profesional guztiei omenaldia egingo deutsegu.

Gizarte Komunikabideen Munduko 54. Egun honetan, komunikazino arloko profesionalek eginahalak egiten dihardue etxetik eta irratietatik barri emoteko eta entretenitzeko. Irratiek, programazinoan aldaketaren bat edo beste egin eta “benetako istorioak kontatzen” jarraitzen dabe, aita santuak mezuan eskatzen dauanez.

Komunikabideetarako sailak eleizbarrutiko aldizkariaren 268. alea prestatzen dihardu. Hogeta hamar urteotan, ‘Alkarren Barri – Comunicación’ aldizkaria etenbarik atara da plazara eta horrek be etena izan dau azken hiru aleei dagokienez, pandemia dala-eta, bertsino digitala inprimatutakoa baino lehenago kaleratu dalako.

Pastoral Idazkia

Ekaineko alean, eleizbarrutiko aldizkariak Iruña eta Tutera, Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek batera idatzi daben Pastoral Idazkia osorik jasoko dau, ohiko 32ak ez ezik 36 orrialde izango dituan ezohiko alean.