Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko ikastetxeak robotika, zientzia eta teknologia lehiaketan

created by Lehiaketa bihar ospatuko da |
|   Komunikazinoa

Eleizbarrutiko ikastetxeen Bizkaiko hezkuntza-sareak parte-hartze esanguratsua izango dau ‘Frist Lego League Euskadi’ errobotika, zientzia eta teknologia txapelketan. Euskal Autonomia Erkidegoan ‘Innobasque’ barrikuntzarako euskal agentzia arduratzen da antolaketaz eta 1.000 ikasletik gora izaten dira ekitaldian. Lehiaketa bihar ospatuko da Vitoria-Gasteizko Europa jauregian.

Hogeta hamabost ikastetxek parte hartuko dabe mundu mailan erreferentzia dan eskolen arteko lehiaketa honetan. Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagozan 16 ikastetxetatik 7 izango dira gaur Vitoria-Gasteizen ospatuko dan zientzia eta teknologiari buruzko nazinoarteko hezkuntza-egitarauan.

Osoko hezkuntza

Txemi Aranburu Hezkuntzarako Saileko zuzendariak adierazo dauanez, kalidadezko hezkuntza eskaintzeko gizarte eginkizunari “izaten ikasi” oinarrizko balioa gehitzen jake eleizbarrutiko ikastetxeei. Biziaren ikuspuntu sinisteduna oinarritzat hartuta, eleizbarrutiko ikastetxeetan ekimen solidarioak suspertzen dira Caritasen, Misinoen, Esku Elkartuak erakundearen, Kidendaren eta beste erakunde batzuen egitarauen alde. Beste alde batetik, “parrokia eta Pastoral Barrutiagazko hartu-emona, konprometitutako personek geletan eskaintzen daben lekukotasuna, eleizbarrutiko hezkuntza-proposamenetan parte-jartzea, e.a., ikastetxeen eta kristau alkartearen arteko sinergia gehitzeko dira”.