Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko Artxiboak argazki historikoak plazaratu ditu

created by Ondarearen Europako Jardunaldietan |
|   Komunikazinoa

Bere egoitza Derion dauan Bizkaiko Eleizaren Histori Artxiboak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan programatutako saioetako batean parte hartu eban atzo. Aurton, ondarea plazara ataratea da jardunaldien xede nagusia. Artxiboan antolatutako tailerrean izena emon eben personek Bizkaiko historiaren zati bat jasoten daben argazki-bildumakaz (Topotekak) jarduteko aukera izan eben. Gure arbasoen eguneroko bizitzako pasarteak dira eta kontsultatzeko, identifikatzeko eta konpartitzeko aukera emoten da. Ildo eretik, Artxiboak, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzagaz batera, oroimena lantzeko tailer bi antolatu ditu Abade-etxeetan egiteko, “giro nasaian” abade nagusiek garai bateko kontuak gogoratu daiezan, argazkietan agertzen diran personak, lekuak… identifikatzeaz batera.

Anabella Barroso Artxiboko zuzendariaren esanetan, Abade-etxeetan oroimena lantzeko egingo diran tailerren izenburuak berak –“Gogoratu eizu, ahaztu ez daigun”- islatzen dau euren helburua. Urriaren 15ean egingo dabe lehenengo saioa abade nagusiakaz Begoñako Abade-etxean eta urriaren 22an Abandoko San Bizente Abade-etxean dagozanen txanda izango da.

Eta jarduera honeek jarraipena izango dabe kursoan zehar, Eleizbarrutiaren 70. urteurrena ospatzeko. Horretarako, eleizbarrutiko hainbat gertaeren eta parrokietako eguneroko bizitzaren argazkiez baliatuko dira. Parte hartu gura dabenek Artxibora deitu daikie (944062490) edo info@aheb-beha helbidera idatzi.

Eleizbarrutiko Seminarioa (BEHA)