Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiaren eskutik, bideoklipen III. lehiaketa egingo da ikastetxeetan

created by Bilboko Eleizbarrutiaren historia izango da gaia |
|   Komunikazinoa

Hirugarren urtez jarraian, Kultur Erakundeen Mahaiak ‘jazotakoa jaso’ lehiaketaren ekitaldi barria sustatzea erabagi dau. Ohikoa danez, ikastetxeetan egingo da eta aurton 1950ean sortu zan Bilboko Eleizbarrutiaren historia izango da gaia. Ikastetxeek lanen aurre-inskripzinoa egin beharko dabe eta urtarrilaren 31 izango lan horreek aurkezteko azken eguna. 2020ko martxoaren 10 baino lehen lanak amaituta egongo dira eta martxoaren 11tik 17ra egingo da bideoklip gustukoenak aukeratzeko bozketak.

Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 70. urteurrena ospatzen dala-eta, aurton ‘jazotakoa jaso’ bideoklipen lehiaketan zera proposatzen jake ikasleei: sakondu daiela ikastetxe bakotxaren historian eta ikastetxe bakotxak eleizbarrutiko historiagaz dituan lokarrietan.

III. lehiaketa honetako sari-banaketa eleizbarrutiko ikastetxeek datorren martxoaren 23an Avellaneda ikastetxean ospatuko daben STEAM azoka dalakoaren barruan ospatuko da.

Santiago Larrañaga Irakasle-eskola unibersitarioko zuzendariak, Fernan Gorrotxategi komunikabideetarako Eleizbarrutiko saileko kideak eta Angel Mari Unzueta bikario nagusi ohiak osatzen daben epaimahaiak martxoaren 18an jakinarazoko dau emaitza. Besteak beste, euskera, diziplinartekotasuna, talde-lana, hizkuntza inklusiboa eta originaltasuna baloratuko dira eta jenteak gustukoen dauan bideoklipari be saria emongo jako.

Lehiaketaren oinarriak

Bideoklip bakotxak gitxienez minutuko eta gehienez minutu biko iraupena izango dau eta ikastetxe bakotxak 3 bideo aurkeztu daikez gehienez. Aurkeztuko dan bideo bakotxa aldez aurretik inskribatu beharko da.