Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutian, 24 orduko otoitzaldia egingo da Guztiz Santuaren aurrean

created by Abade Kontseiluaren urteko lehenengo saioa |
|   Komunikazinoa

Abade Kontseilua atzo –otsailak 6- goizez batzartu zan Gotzaina buru zala. Otoitzaren eta aurreko saioko batzar-agiria onartu ondoren, Gotzainak eleizbarrutiko bizitzako hainbat gairi buruzko barriak emon ebazan, besteak beste, Bikario Nagusia izendatzeko azterraldiaren lehenengo aldiaren amaieraren eta otsailaren 17an Zornotzan ospatuko dan Bake Topaketaren ekitaldi barriaren ingurukoak.

Atzoko saioan, Frantzisko Aita Santuak Garizuma aldirako kaleratu dauan mezuaren barri be emon zan. Mezu horretan, besteak beste, Sakramentu Guztiz Santuaren aurrean 24 orduko otoitzaldia ospatzeko eskatzen dau. Jarduera hau iraunkortasunez garatzen danez Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako kaperan, Aita Santuaren proposamena hortxe gauzatuko da martxoaren 9tik 10era –barikutik zapatura.

Batzarrean, Francisco Pinilla eleizbarrutiko abadegaia diakono ordenatuko dala jakinarazo eban gotzainak. Eleizkizuna datorren martxoaren 18an izango da, 18:00etan, Francisco pastoral aldia bizitzen ari dan Basauriko San Pedro parrokian.

Abade Kontseiluak, gainera, Gotzain Kontseiluak aurkeztutako agiriak aztertu ebazan: hileten ospakizunei eta eleizbarrutiko abade-etxeen estatutuari buruzkoak. Horrezaz gainera, ‘abadeen bizitza eta ministerioa’ agiriko hainbat puntu onartu ebezan kontseilariek.

Saioaren une batean, Kontseiluak ‘Ikerfel’ etxeak Bizkaian Eleizaz dagoan ikuspegiaren inguruan egin dauan azterlanaren inguruko azalpenak jaso ebazan.

Eleizbarrutiko gerentziak abadeen ordainsariari buruz aurkeztutako proposamena izan zan landu eben azken puntua eta KPIaren araberako %1,1eko gehitzea ezartzea onartu zan.

[Translate to euskera:] El Papa, en la Audiencia general del pasado miércoles, en el Vaticano.