Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutia, minbizia daben umeen aldeko EITBren ekimenean, Bilbao eta Belenetik

created by Eleizbarrutiko hainbat kidek bat egin dau maratoi solidarioagaz |
|   Komunikazinoa

Azken asteetan, besteak beste Bizkaiko Eleizaren atxikimenduagaz, EITBk maratoi solidarioa garatu izan dau eta gaur emongo deutso amaiera azken galan. Eleizbarrutiko erakundeetako ordezkariek eta Gotzaitegiko beharginek ‘Lau teilatu’ abestu dabe, pianoa jo eban On Mario Izeta gotzainak eta txistulari lanetan ibili zan Caritaseko Pili Castrok lagunduta. Era berean, Lurralde Santuan erromes dan eleizbarrutiko taldeak, On Joseba Segura gotzain laguntzailea buru, Itoiz taldearen abestia kantatu dau Belenen.

Atzo grabatu eta EITBra bialdu ziran bideo biak, aurton umeen minbiziaren inguruan sentiberatasuna biztea eta gaixotasun horri aurre egin ahal izateko ikerketarako dirua batzea helburutzat dauan maratoi solidarioagaz bat egiteko.

Bizkaian, Juan Krisostomo Arriaga Bilboko Musika Kontserbatorioan egin zan grabazinoa. On Mario Izeta gotzainak pianoan jo eban ‘Lau teilatu’ eta Pili Castrok txistuagaz lagundu eutsan, Bilboko Eleizbarrutiko kultur erakundeetako, boluntarioen arloko, Idazkaritza Nagusiko, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako edo Caritaseko hainbat zentrotako hainbat ordezkarik kantari lanetan jardun ebalarik.

Era berean, Eleizbarrutitik Lurralde Santura erromes joan diran ehun lagunek be ‘Lau teilatu’ kantatu eben Belenen.

Eleizbarrutiko ikastetxeek eta hainbat parrokiak be –esate baterako Basauriko San Pedro parrokiak- parte hartu dabe ekimenean eta dei egiten dabe xede honetan laguntzeko edo konprometitzeko, produktu solidarioak eskuratuz edo gaur egun osoan egingo dan enkantean parte hartuz. Gehiago jakiteko, klikatu hemen.

Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan egindako grabazinoaren une bat