Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

"Ekuadorren bisitetan gabilzan familiek oso hurreko dauke Jaungoikoa"

created by Abadegaiak Quevedon dagoz |
|   Komunikazinoa

Laugarren urtez, Bilboko Seminarioa Ekuadorreko esperientzia bizi dau. Abadegai bi, Imanol Atxalandabaso eta Jaime Pizarro joan dira erretoreagaz, Aitor Uribelarregaz, Paulino Ordax abadea dagoan lurraldera. Parrokiako bizimoduan bete-betean sartu dirala dinoe hara joandakoek eta oso pozik dagoz jentearen apaltasuna eta abegikortasunaren aurrean. Jaungoikoaren presentzia danean igarten dala adierazi dabe, etxerik-etxe egiten dabilzan bisitetan igarri dabenez.

Jentearen aldetik jaso daben harrera ona eta abegikortasuna da abadegaien eretxian bizitzen dabilzan esperientziaren gauzarik nabarmenena. Parrokiako egunotako zereginetan sartuta dagoz, eta familiak bisitatzeari ekin deutse. Argi eta garbi ikusi dabe Jaungoikoa presente dagoala euren eguneroko bizimoduan eta hori be, aitagarria da euren esanetan.

Oraindino abuztuaren amaierara arte jarraituko dabe Ekuadorren abadegaiek. Errektorea lehenago itzuliko da Bizkaira, gainontzeko abadegaiakaz erromesaldia egingo daualako abuztuaren 25etik 31ra. Gotzaina buru dala Andra Mariari lotutako ibilbidea egingo dabe: Bartzelona, Valentzia, Zaragoza, Torreciudad eta Begoñan amaituko dabe txangoa.

Imanol Atxalandabaso testigantzea emoten Quevedoko parrokian.