Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ekuadorren aldeko afari solidarioa Miribillako San Adrian Pastoral Barrutian

created by El viernes pasado |
|   Komunikazinoa

Joan dan barikuz, azaroak 10, dagoeneko ohiko bihurtu dan “afari solidarioa” ospatu zan, San Adrian-Miribillako Pastoral Barrutiko alkartasun-taldeak antolatuta. Deialdiari emon eutsen erantzuna “arrakasta borobila” izan zan, antolatzaileen arabera. Ehun lagun inguruk parte hartu eban eta 1.200 euro batu ziran. Diru hori, Ekuadorren garatzen ari diran egitasmo solidarioetarako eta Caritasen auzoetako egitasmoetarako izango da.

Afariaren aurretik, Anton Rey Bilboko bikario eta Pastoral Barrutiko parroko ohiak jardun eban, joan dan abuztuan Ekuadorren gertatu zan lurrikarak suntsitutako inguruan bisitatu ondoren, hango barri emonez.

Euskal Eleizbarrutiek, Caritas eta Eleizbarrutietako Misinoak erakundeen bidez mobilizatu egin ziran 2016ko apirilean lurrikara gertatu zanean diru-laguntzak bialtzeko. Anton Rey bikarioak, lurrikarak kaltetutako hainbat inguru bisitatu dau. Lurrikararen eraginez egundoko kalteak jasan ebazan Calcetako eleizaren inaugurazinoan parte hartu eban. Eleiza lepo bete zan eta eskerrak emon eutsiezan euskal Eleizbarrutiei emondako diru-laguntzagaitik (300.000 dolar inguru). Anton Reyk, Bahian berreraiki daben abadetxea be bisitatu eban, hori konpontzen be lagundu dabe-eta euskal eleizbarrutiei, 120.000 dolar jarriz.

Dantza-taldea eta afaria

Antolatzaileek nabarmentzen dabenez, hilaren azken domekaz San Luis Beltran eleizan ospatzen dan meza latinoan parte hartzen dauan lagun askok parte hartu eban afarian. Ekuadorreko talde baten emonaldiaren ostean, Jovaisa Herran parrokoak mahaia bedeinkatu eban eta, ostean, giro eta “konpainia ederrean” afaldu eben. Alkartasun-taldeak bere esker ona adierazo gura deutse afarian parte hartu eben guztiei, batutako 1.200 euroak Ekuadorren garatzen diharduen egitasmo solidarioetarako eta Caritasek San Adrian eta Miribilla auzoetan suspertzen dituan egitasmoetarako izango dirala gogoratzeaz batera.

 

 

Anton Rey lurraldeko bikarioaren berbak partaideei