Sanchez Varak, aitatuako alkarrizketan, Eleizak eta gutako bakotxak pertsonen salerosketaren inguruan egin daikegunaren inguruan be hausnartzen dau. Bere esanetan, “ezgauza dala iruditu arren, danak balio dau. Gure gizartean ezkutatuta dagoan arazo baten aurrean gagoz eta egin beharko geunken lehenengo gauza, argitara emotea da, hau da, horren inguruan bildur barik berba egin behar dogu”.
Migrazinoetarako Gotzain Batzordeak kontu honen inguruko erakusketa prestatu dau: “Puntu eta jarrai. Bizia eraginkorrago da”. Santiago katedraleko klaustrotik Deustuko Unibertsitateko klaustrora lekualdatu zan eta hantxe egongo da ikusgai otsailaren 24ra arte. Gaurko hizlariak erakusketaren inguruan zera esan dau: “itxaropenari zabalik dagoan eremua da. Bizia eta etorkizuna dago esplotazinitik eta pertsonen salerosketatik kanpo; inork ez dau esklabo bihurtu gura, etorkizun duina da gura dauana”.