Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ehun lagun inguru Eleizaren gizarte ekintzari buruz hausnartuz

created by Joan dan zapatuz, Zornotzako Karmengo Aman |
|   Komunikazinoa

IV-V Bikaritzetako ehun lagun inguruk parte hartu eban joan dan zapatuz heziketarako jardunaldian eta bertan fede hezkuntzarako ibilpideetako gizarte-karidade alderdia landu zan. Gonzalo Eguia diakonoak hainbat proposamen eskaini eban haurtzaro eta gaztaroko prozesuetan dalako gai horretan sakondu ahal izateko.

“Topaketa aberasgarria izan zan, Pastoral Barrutika egin eben talde-lanean hango eta hemengo errealidadeak ezagutzeko aukera izan zalako”, adierazoten dau Esther Crespo Fede-zabalkunde eta Katekesirako IV. eta V. bikaritzetako arduradunak.

Taldeetan hausnarketa egin ondoren, lan horretatik ataratako ondorioak batera jarri ziran eta fede ibilpideetan Eleizaren gizarte ekintzarako helburuak zeintzuk izan beharko leukien agertu zan. Ostean ospatu zan otoitzaldian, “gure gizartean gatz eta argi” izateko bideen inguruan galdetu eutsen euren buruari.

Eleizbarrutiko konbibentzia Kristandade ikastaroak mobimentuaren eskutik

Joan dan zapatuz, azaroak 11, eleizbarrutiko konbibentzia ospatu eben Begoñako gogarte etxean Kristandade ikastaroak mobimentuaren eskutik, “deia, topaketa, bizi barria… zergaitik ez?” gaia ardaztzat hartuta.

Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak bere hausnarketa eskaini eutsan bertaratutako 50 lagun ingururi, “Espiritudun ebanjelizatzaile” izatea nahitaezkoa dala azalduz.

“Kristau bizitzarako” hurrengo ikastaroa leku berean ospatuko da azaroaren 24tik 26ra.

 

 

Gonzalo Eguia zapatuko saioan