Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eguneratze teologikorako mintegi eta berbaldiak

|   Komunikazinoa

Bibliaren hastapenei buruzko ikastaroa hasten da gaur Bilboko Corpus Christi parrokian, teologoa eta Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan Biblia eta Kristologia irakaslea dan Jaime Asenjok zuzenduta.

Corpus Christi parrokiako Heziketarako taldeak antolatuta, Bibliaren hastapenei buruzko ikastaroa egingo da lau saiotan, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan Biblia eta Kristologia irakaslea dan Jaime Asenjo teologoak zuzenduta. Honela antolatu da ikastaroa: urriaren 25ean, “Zelan hurreratu Bibliara gaur?”; azaroaren 8an, “Biblia, Jaungoikoaren Berbea giza berbetan”; azaroaren 15a, “Itun Zaharra: esperientzia sinistedunaren etorria” eta azaroaren 22an, “Itun Barria: kristau fedearen testigantzea”. Saioak parrokiako areto nagusian izango dira iluntzeko zortzietan eta gura daben guztiak joan daitekez.

Parrokiak Kanpo zorra eta Hirugarren Munduaren inguruko berbaldia ere antolatu dau eta Belen Rodero Elizbarrutiko Caritaseko Lankidetza eta Garapenerako Saileko arduradun eta GKEen Koordinadorako buruaren eskutik izango da abenduaren 13an iluntzeko 8:00etan parrokiako areto berean.

Eta abenduaren 17 eta 18an, eukaristien ostean heziketa erlijiosoari buruzko liburuen erakusketa-salmenta izango da.

Jaime Asenjo