Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eguneratu dira xedapenak, pandemiaren eraginez joan-etorriak mugatu dirala-eta

|   Komunikazinoa

Bilboko Eleizbarruriaren web orrialdean eguneratu dira alarma-egoera aldarrikatu ondorengo testuinguruan urtarrilaren 12ko Aginduan argitaratu diran prebentzinorako berariazko neurriak. Baimendutako aforoei dagokienez, aurretik argitaratutako xedapenei eusten jake: %35 ospakizunetan eta %50 jarduera pastoral eta kulturaletan. Aldi berean, eutsi egingo jako herritarrak Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurraldetik eta bizileku dan Lurralde Historikotik urteteko eta sartzeko murrizketari. Gainera, azken 14 egunetan COVID-19 positiboen Metatutako Intzidentzia Tasa 100.000 biztanleko 500 kasu edo gehiagokoa daben udalerrietan be mugatuta egongo da herritarren sartu-urtena. Joan-etorria ezinbestekoa bada, interesatuak agiri bat sinatu beharko dau eta jasotako baldintzak beteten dituala adieraziko dau erantzukizunez. Agiria hemen.

Eleizbarrutiko xedapenen inguruan gehiago jakiteko, hemen.

Argazkia: Alvaro Ybarra