Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Donejakue bideko Bizkaiko zatian aurrera eginez

created by Done Jakueren Urte Santuan |
|   Komunikazinoa

Pandemia dala-eta, lehenengo aldiz, Santiago Apostoluaren eguna, uztailaren 25a, domekaz danean ospatzen dan Done Jakueren Urtea, Urte Santua edo Jubileu Urtea urte biz jarraian (2021 eta 2022an) ospatuko da. Bizkaian, Donejakue bideko hainbat zati egin daiteke eta Alkarren Barri – Comunicación aldizkariak horreen errepasua egiten dihardu urte honetan: hemen.

“Alkarren Barri – Comunicación” aldizkariak Donejakue Bidearen Bizkaiko hainbat etapa aurkezten dihardu aurtengo aleetan. Urtarrileko alean, Patxi Malo Erromesaldietarako eta Donejakue Biderako Eleizbarrutiko arduradunak alkarrizketa eskaini eutsan aldizkariari eta ibilbide horreek aurkeztu ziran, Roberto Gonzalez Zurdoren eskutik. Gehiago jakiteko: hemen. Urrian kaleratuko dan alean agertuko da ibilbide barria.

Imagen: Alberto Sanz.