Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Dokumentalean adierazpenak egin ebazan abadeak parkamena eskatu dau eta gotzainaren esku geratu da

|   Komunikazinoa

`Bajo el silencio´dokumentalerako adierazpenak egin ebazan Bilboko Elizbarrutiko abadeak eskutitza bialdu deutso Bilboko Administratzaile Apostolikoari, on Mario Izetari bere damua agertuz hain adierazpen desegokiengaitik eta parkamena eskatuz biktimei. Era berean, bakearen eta adiskidetzearen alde lanean jarraitzeko konpromisoa agertzen dau eta gotzainaren esanetara geratzen dala adierazoten dau.

On Mario Izetak eskutitza jasoterakoan esan dau harremanetan jarriko dala abadeagaz eta eretxiak jasoko dauazala edozein erabagi hartu aurretik.