Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Diseinu barria “Comunicación – Alkarren Barri” elizbarrutiko aldizkariarentzat

|   Komunikazinoa

Kalean da “Comunicación – Alkarren Barri” elizbarrutiko aldizkariaren otsaileko alea eta nabarmena da itxuraldaketea: maketazino argiagoa dau eta kolorea erabilten da orrialde guztietan. Barritasun honeek ez dabe prezio-igoerarik ekarriko harpidedunentzat, aldizkaria inprimatzeko erabilten dan papera ere aldatu egin danez, ez dalako gehitzerik egon kostuetan.

Azalean, iaz 1,6 miloe eurotako fondoak eskuratu ebazan “Esku Elkartuak” erakundearen kontu eta egitasmoak agertzen dira; baita Hezkuntzarako Ministerioak hezkuntza orekatzaileari emoten deutson saria lortu dauan Otxarkoaga Ikastegia, UNICEFek argitaratutako umeei buruzko 2006ko txostena eta Juan Luis Ysern Txileko Caritaseko buruari eta, Eusko Jaurlaritzan immigrazinorako zuzendari izan ondoren, Caritasera bueltatu dan Omer Okeri egindako alkarrizketak ere.
     Barruko orrialdeetan Fernando Elorrieta seminarioko errektorearen kargu iztearen, alkartasun zeinuaren eta “Pobreziaren hondamena” kanpainearen eta ekumenismoaren, etorkin eta errefuxiatuaren eta haur misiolarien jardunaldien barri emoten da. Ale honetan, elizbarrutiko ikastetxeek ere leku zabala dabe, hilabete honetan albiste izan dira-ta.
     Gotzainaren lehenengo entziklika, ETPIaren astea eta parrokia eta erakundeen gaurkotasuna ere islatzen dira “Comunicación – Alkarren Barri” aldizkariaren 138. ale honetan; zer esanik ez, ohiko artikulugileen artikuluak ere irakurri daitekez.
     Azken orrialdea da kolore bako bakarra eta nahita jarri da horrela, munduko ume askok eta askok, esate baterako aipatutako orrialdeko argazkiko zabortegian ikusten diranak, bizirik irauteko dituan zailtasunak nabarmendu gura diralako.
     Harpidedun egiteko edo barri gehiago jasotzeko: www.bizkeliza.org