Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Deustuko Unibertsitatean, osasunari buruzko Teologia-jardunaldiak

created by Otsailaren 8, 9 eta 10ean |
|   Komunikazinoa

Otsailaren 8, 9 eta 10ean, Teologia-jardunaldiak ospatuko dira Deustuko Unibertsitatean, aurton, “osasunaren mundua gizatasunez bete osoko ikuspuntutik pandemiaren testuinguruan” gaiaren haritik. Batez be arrazoi honeek izan dabez gai hori aukeratzeko: Covid-19a pandemia eta Teologia-fakultatean ikasturte honetan jarri dabela martxan “osasunaren mundua gizatasunez bete eta laguntasun espirituala” dalakoan aditu izateko titulua. Gaurkotasunez beteta dagoan eta hainbat alderdi barne hartzen dauan kurtsoa da, izan be, Deustuko Unibertsitateko Teologia-dekanoak ‘Alkarren Barri – Comunicación aldizkariari eskaini deutsan alkarrizketan –azken alean irakurri daiteke- adierazo dauanez, “osasun krisia baino handiagoa dan erronka dogu aurrez aurre”.

Antolatzaileen esanetan, jardunaldiotan osasunaren mundua gizatasunez betetearen gaia “mintegien bidez landuko da, unibertsitate ikuspuntutik” eta, bestetik, jente gehiagorengana heltzeko asmoa dabe hiru mahai-inguru eginez. Azken batean, alkarrizketa biztu gura da Covid-19ak eragindako egoera honetan osasunaren mundu hori zenbateraino dan ala ez gizatiarrago aztertzeko.

Covid-19 pandemiaren hasieran eta garapenean osasunaren arloan osoko zainketari begira antzeman diran beharrizanik esanguratsuenak aurkitzea da. Hausnarketa be egin gura da, Covid-19 pandemiaren testuinguruan osasun munduaren gizatiartze horrek teologiari eta kristau espiritualtasunari ze eskatzen eta ze zalantza eragiten deutsan ikusteko eta ze Eleizaren eta gizartearen aldeko zerbitzu hobea eskaintzeko ze aukera emoten.

Gehiago jakiteko eta izena emoteko, hemen.