Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Tenplu bat itzi deutsoe Bilbon ortodoxo errumaniarrei

|   Komunikazinoa

Eguen goizez akordioa sinatu zan Bilboko Gotzaitegian, liturgia ortodoxo errumaniarrari tenplu bat emoteko. Begoñako auzo bilbotarrean dagoan eta moja agustindarrena dan Santa Monika komentuko tenplua da.

Honako honeek esku hartu dabe Begoñako auzo bilbotarrean dagoan Santa Monika komentuaren erabilera-emoterako hitzarmenaren sinaduran: On Ricardo Blázquez Bilboko gotzaina eta C.E.E.ko burua; Maria Luisa Lasuen moja agustindarren nagusia, Maria de las Nieves bere ahizpa; Petro David abade ortodoxo errumaniarra; Jose Maria Angoitia elizen arteko hartuemonetarako elizbarrutiko ordezkaria eta Georgetta Preda ortodoxo errumaniarra eta hitzarmen honen bultzatzaileetako bat.
Azaroaren 3an, eguen goizez, Gotzaitegian sinatu zan akordio hau Bilboko gotzaitegiaren eta Metropolia Ortodoxo Errumaniarraren Josif Metropoliaren arteko komunikazinoaren ondorio da eta Bizkaira ailegatzen diharduen etorkin errumaniarren –gehienak ortodoxoak- beharrizanei erantzun gura deutse. Hain zuzen ere, Eliza ortodoxo errumaniarreko kideek eskatu eutsoen laguntza gotzaitegiari, euren elizkizunak leku egokian ospatu ahal izateko. Aurrerantzean, atzo sinatutak hitzarmenari esker, ospakizun horreek zapatuz eta domekaz izango dira.

Jose Maria Angoitia, Ricardo Blázquez, Petro David, Georgeta Preda, María Luisa Lasuen y María de las Nieves Lasuen