Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Teknologia barriak baita eleizetan be

created by Ondare historiko-artistikoa mugikorretan |
|   Komunikazinoa

Eleiz Museoak ‘QR’ plakak jarten dihardu eleizetan, telefono adimendunen (smartphoneak) bidez ‘irakurri’ ahal izateko. Honan, ‘QR’ dalakoa, dalako eleiza horren inguruko idazkiak, argazkiak edo bideoak jasoten dituan web orrialde bategaz konektatzen da. Egitasmo hau orain dala urte batzuk jarri zan martxan, Santiago-bideko 27 ermitatan eta, gaur egun, eleizetan jarteko prestatzen dihardue. Hogeta zortzi eleizatan jarriko dira ‘QR’ kodeak.

Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariaren esanetan, egitasmo honen helburua, “gure ondare historiko-artistikoa ezagutzera emotea” eta “herritarrei eskura jartea” da. Bizkaira etorri daitezen erromes edo turistek edo eleiztarrek eurek, edo artearen inguruko jakin-mina daben guztiek ondare kultural erlijiosoaren historia ezagutzea eta horretaz gozatzea da helburua.

“Esperientziadun hiru historialarik” prestatu dabez kodeok Museoarentzat eta egitasmoak “Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza” jaso dau Museoko arduradunaren esanetan. Eleiz Museoaren web orrialdean be azaltzen dira, besteak beste, ekimen honen ingurukoak.

Muxikako Ibarruriko San Pedro eta San Paulo ermitan badago QR kodea