Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Somorrostro ikastegia, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen egitasmoan

created by Euskadiko LHko partaide bakarra |
|   Komunikazinoa

EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sareko kide dan Somorrostro ikastegia da Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Egitasmoan –BH2C- parte hartzen dauan Lanbide Heziketarako Euskal Herriko ikastegi bakarra. Ekimen honen bidez, energia eta ekonomia eredua aldatu gura da, energia, mobikortasuna, industria eta zerbitzuak lako sektore estrategikoen deskarbonizazioan aurrera egiteko. Ikastetxetik bertatik adierazo dabenez, atzo martxan jarri zan egitasmo barri hau “estrategikoa izango da eskualdearen eta Euskal Herriaren garapenerako datozan urteetan”.

Egitasmoan esku-hartzen daben 78 erakundeetako (8 erakunde, 12 ezagutza-zentro eta enpresa-alkarte eta 58 enpresa) ordezkariek parte hartu eben atzo Euskalduna jauregian egin zan ekitaldian. Ekitaldian izan ziran, besteak beste, Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako Eusko Jaurlaritzako sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidentea.

Adituen esanetan, “hidrogenoa izango da protagonista Euskadin klima neutraltasunerazko trantsizioan. Euskal Herrian, Petronor-Repsolen eskutik sortzen dan industriaren aldeko apustua da eta bat egin dabe horregaz beste lurralde batzuetako erakundeek be. Hidrogenoaren ekonomiaren kate tekno-industrialaren garapenaren bitartez, suspertze ekonomikoa ekarriko dau”. 2026ra arte, 1.300 miloetik gora inbertituko dira egitasmoan eta 1.340 lanpostu sortuko dira zuzenean eta 6.700 zeharka.

Lehenengo urte honeetan inbertituko dan dirua hidrogeno barriztagarriaren ekoizpenaren, azpiegituren eta plikazinoen garapenerako izango dira, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen hedatzea ahalbideratzeko. Uriko hondakin solidoetatik hidrogenoa ekoiztuko dauan biogas ekoizpenerako instalazinoa be jarriko dabe.

Erakundeetako ordezkariak Euskalduna jauregian ospatu zan aurkezpen-ekitaldian