Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Prest dago #JesusGureanEreBidelagun lagungarrien bigarren zatia

|   Komunikazinoa

Esteka honen bitartez eskuratu daitekez Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzak alkarte osoarentzat prestatu dituan lagungarriak. Orain dala pare bat aste aurkeztutako lehenengo zatia Nazareteko Jesusen atzetik jarraitzearen ingurukoa izan zan eta, oraingoan, une honeetan “alkarteak eraikitzen eta sendotzen jarraitzea” da xede nagusia, izan be, Eleizan apurka apurka jentea bertan dala egiten diran jarduerak egiten hasi bagara be, asko falta dalako normaltasunera bueltatzeko.

Aurrekoan lez, orain be lagungarriak adin guztietarako jentearentzat dira, 0 eta 6 urtekoentzat –erlejino esnatzea- zein gainerako ume, gazte eta helduentzat. Atal biak banan-banan landu daitekez, bata ala bestea landu daiteke eta gura dan ordenan, baina Pazko aldirako prestatuta dagoz.