Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Parrokia, zelan etxeko bihurtu?

created by Lau esperientzia Eleizbarrutian |
|   Komunikazinoa

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, familiari eskaini izan jakon zikoaren azken saioan parrokiaren inguruan familia-esperientzia bizi daben lau lagun batu ditu mahaiaren inguruan. Javier Martinez Suescun eleizbarrutiko abadea izan da saiko moderatzailea eta partaideek parrokia familiara eta familia parrokiara hurreratzeko egiten ari diran esperientzia barriak aurkeztu dabez.

Mahai-inguruan batu diran lau persona horreek behin eta barriro aitatu dabez ideia batzuk euren hausnarketetan, esate baterako: familiak partaide egin, jarrera eta jokaera geldoak alde batera itzi eta alkartea jarduera batzuen edo entzute aktiboaren inguruan batu. Esate baterako, Jon Elordui ‘Lagungo’ Familia Biderapenerako zentroko zuzendariaren ikuspuntutik, ezinbestekoa da “parrokia beste batzukazko hartu-emonerako eta nork bere burua protagonista eragile lez sentitzeko leku lez” hartzea. Clara Arza San Fausto Pastoral Barrutiko ekipo ministerialeko kideak zera nabarmendu dau: “familien kezkak, balioak eta esperientzia kontuan hartuko dabezan egitasmoak eta eremuak sortzearen” garrantzia. Honen haritik,  Pozikoetxen garatzen diharduen esperientzia aitatu dau: ospakizunak egiteko leku bat atondo dabe eta bertan belaunaldi desbardinetako personek bat egin daikie.

Julia Moreno Somorrostro ikastegiko pastoral taldeko kideak Sestaon azken hamar urteotan bizi daben esperientzia kontatu dau: gurasoek eta gazteek alkarregaz egiten dabez jarduerak, izan be, familia “motorra, eragile ebanjelizatzailea” dala uste da.

Gaur egun Zalla-Balmasedan dagoan Luis Mari Vega abadeak Errekaldebarrin bizi izandako esperientzia kontatu dau: pastoralgintza alkarren artean komunikazinorik ez eukien sailetan banatuta egoala ikusi eben eta ontzi komunikatuak lortu ebezan eta belaunaldien artean jarduerak konpartitzea.

Bigarren saioa

Eguneko bigarren saioa arratsaldeko 19.00etan izango da Barria eraikinean. Honen aurretik, Belen Rodero Karidade eta Zuzentasunerako ordezkariak datorren apirilaren 17an ospatuko dan Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinuari buruzko zehaztasun batzuk emongo ditu.

Jon Elordui, Julia Moreno y Clara Arza.