Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ortu ekologikoa Berrizen pobreen garrasiari erantzuteko

created by Berrizeko Mesedetako Misiolarien ekimena |
|   Komunikazinoa

Berrizeko Mesedetako Misiolarien ekimenez orain urte ta erdi ortu ekologikoa ipini eben abian. Ingurumen parebakon, Berakruz komentuan, aurreko misiolariek egin eben antzera eurak be bat egin gura izan dabe lurragaz eta horretarako abian ipini dabe proiektua. Ideia nagusiagoa dago honen atzetik: "natureagaz bat eginda premina larrian dagozanakaz be bat egin ahal izatea", Amaya Modrego Berrizko Misiolariak SomosConfer deritxon argitalpenean adierazoten dauanez.

Margarita Lopez de Maturanak izan eban misinoagaz bat eginik jarraitzen dabe bere ondorengoek eta horretarako, begirunez hartzen dabe naturea. Espiritualtasuna be era horretara ulertzen dabe. Modu ekologikoan bizi dan espiritualtasuna, lurrari errespetua deutsana eta alkartasunaren eta justiziaren alde egien dauana.

Komentuan kokatuta dagoan Barnezabal etxean espiritualtasuna modu horretara, Durangaldeko paraje apartan, lantzeko aukerea emoten dabe. Baina Berakruzen beste eskeintza batzuk be badagoz, esate baterako Ama Margaritaren Museoa be ikusi daiteke.

Fruituak

Ortu ekologikoaren fruituak apurka-apurka ikusiko dirala dinoe Misiolariek, momentuz lanean dihardue eta egiten dabena mundu osora zabaltzen.

[Translate to euskera:] Huerta ecológica en Berriz