Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

On Mario Izeta gotzaina Jubileu Urtearen hasieran, Covadongan

|   Komunikazinoa

On Mario Izeta Bilboko Gotzaina Covadongan izango da gaur, hainbat gotzain eta Gotzainen Batzarreko presidentea dan on Ricardo Blazquez Kardinalagaz batera, Urte Santuaren hasieran. Oviedoko Artzapezpikuak ‘Santina’ deitutakoaren Koroatze Kanonikoaren Mendeurrenaren ospakizunari hasiera emongo deutso, “Leku Ikusgarri hau fedezko erromesaldien leku bihurtzeaz batera, une txarrak bizi dabezan gizon eta emakume zaurituen babeserako leku egiteko konpromisoagaz”.

Jesus Sanz Montes Oviedoko artzapezpikuak urte santuaren inguruko jarduerak aurkezterakoan ezagutzera emon dauanez, Eleizbarrutiak urtean zehar jasoko dituan dohaintza ekonomikoen zati bat Caritasi emongo jako. “Hauxe da behartsuei gure ‘Santinaren’ ama besarkada emoteko erea”, esan dau artzapezpikuak. Hainbat ekitaldi erlijioso, sozial eta kultural ospatuko da datozan hilebeteetan “osoko pastoralgintzari bizia emoteko” helburuagaz. Gotzainen Batzarreko presidentea dan On Ricardo Blazquez karinala izango da buru Urte Santuari hasiera emoteko gaur eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian eta, bainera, hainbat gotzainek parte hartuko dau: on Mario Izeta Bilboko gotzainak; on Julian Lopez Leoneko gotzainak; on Manuel Sanchez Santanderreko gotzainak; on Alfonso Carrasco Rouco Lugoko gotzainak; on Luis A. de las Heras Mondoñedoko gotzainak eta on Jesus Sanz Montes Oviedoko gotzainak. Azken honek Urte Santuaren aurkezpenean adierazo ebanez, Covadonga da “Asturiasen benetako bihotz espirituala”.