Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Nor izan zan Mikel Zarate?

created by Josi Sierra beronen inguruko dokumentala prestetan dabil |
|   Komunikazinoa

Bere inguruko dokumentala egingo dau Josi Sierra galdakoztarrak. ‘Mikelegaz 40’ izango da haren izenburua eta asmoa da Zinebi jaialdian estreinatzea. “Dagoeneko bi aurre-estreinaldi egin ditugu, baina oraindino dokumentala prestatzen gabilz. Aurreikuspenen arabera, Bilboko Zinebi jaialdian aurkeztuko dugu, azaroan”, dino Sierrak.

Sierrak Zarateren 40 lagun alkarrizketatu ditu bideoan eta material hori bere osotasunean gordetzeko Labayru Fundazioari kopia bat emon deutso bertako artxiboan izteko. Hain zuzen be, uztailaren 16an Derion alkartu ziran Sierra Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarria Labayru Fundazioko kideekin. “Material asko bildu dau Sierrak. Era askotako gaien inguruan, testigantza oso hurrekoak eta hunkigarriak, Mikelen alderdi ugariak ezagutzeko”, dinoe Labayru Fundaziotik.

La vida del presbítero, escritor y profesor Mikel Zarate contada por medio de las personas que le conocieron. Ese es el objetivo del documental que está preparando Josi Sierra y que, aunque ha habido dos pre estrenos, aún prosigue en su preparación. Todos estos testimonios “cercanos y emotivos”, los utilizará en un próximo proyecto. Pero ha querido que una copia de todo el material se conserve en Labayru, para lo cual se reunió en Derio con Akaitze Kamiruaga e Igone Etxebarria a mediados del mes pasado.

En ese encuentro, trataron también la posibilidad de compartir el material en diferentes proyectos, tal y como informan desde la fundación canónica.

Igone Etxebarria, Josi Sierra eta Akaitze Kamiruaga (Argazkia: Labayru)