Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Nazareteko Jesusi buruzko ikastaroa Corpus Christi eleizan

|   Komunikazinoa

Bilboko Corpus Christi eleizak aspalditik antolatzen ditu berbaldiak eta ikastaroak askotariko gaien inguruan. Aurton ospatuko daben ikastaroak formatu barria dau eta rapsoda eta musikarien bitartez Nazareteko Jesus gazteengana hurreratzen saiatuko dira. Jesusek gazteak “liluratzea” gurako leukie eta horretarako barikuz egingo dabez saioak, “egun horretan batzen dira-eta gazteen taldeak gure parrokietan”. Lehenengo saio biak jarraian dira, hil berean, “bien artean, Markosen ebanjelio osoa irakurri ahal izateko, saioen iraupena luzatu barik”. Ordubete inguruko saioak izango dira, danak 19:30etan, parrokia eleizan (Poza Lizentziatua, 50). Gehiago jakiteko: hemen.

Lehenengo saioa etzi, urriak 15, izango da: “Markosen liburuaren aurkezpena”, Idazteunean aditua dan Rafael Aguirreren eskutik, eta Markosen liburuaren irakurketaren hasiera, Santiago Liberal rapsodaren eskutik (Musika: Salvi Salazar); urriaren 22an, Markosen liburua irakurten jarraituko dabe, Santiago Liberalek be parte hartuko dau eta Isabel Bravok jarriko dau musika.

Urriaren 19an: “Jesusen lau parabolaren aurkezpena”, Idazteunean aditua dan Jose Antonio Badiolaren eskutik eta parabolarik esanguratsuenen irakurketa, Raquel Bartolome rapsodagaz eta Salvi Salazarren musikagaz.

2022.eko urtarrilaren 21ean: “Jesusek berba bakarrak, sekula esan bakoak izten deuskuz”, Idazteunean aditua dan Maria Jose Schultzen eskutik. Maria Angeles Perez Ondiviela rapsodak Ebanjelioetako hainbat pasarte irakurriko ditu: Zuek txoriak baino gehiago balio dozue (Musika: Isabel Bravo).

Otsailaren 18an: “Jesusen solasaldiak askotariko lagunakaz”, Idazteunean aditua dan Carlos Gil Arbiolen eskutik. Leonardo Castillo aktoreak ebanjelioetako hainbat alkarrizketa irakurriko dau (Musika: Salvi Salazar).

Martxoaren 18an emongo jako amaiera kurtso honetako egitarauari: “Jesusek otoitz egiten deutso Aitari eta otoitz egiten erakusten deusku”. Jose Serna kazetari eta idazleak eta Loren Simon rapsodak ebanjelioko pasarteak irakurriko dabez eta otoitz egingo da (Musika: Salvi Salazar eta Isabel Bravo). Amaiera: Aita gurea, Gontzal Mendibil abeslariak interpretatuta.