Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Musika klasikoa, Aste Nagusian be

created by Bihartik aurrera, Gizakunde eleizan |
|   Komunikazinoa

Aste Nagusiak, gustu guztietarako musika eskaintzeko tradizioarekin bat etorriz, Enkarnazioaren eleizeari begiratuko deutso beste behin, eta munduko hainbat lekutatik etorritako bakarlariek, abesbatzek eta orkestrek osatutako zortzi kontzertu jasoko ditu bihartik 24ra bitarteko arratsalde guztietan, 20:30etik aurrera. Anne Landak eta David Antichek osatutako “Airea” bikoteak zabalduko dau kontzertu klasikoen ziklo ezaguna, Anneren akordeoiarekin eta Daviden txirula eztiarekin. Bestalde, gaur Gernika-Lumoko zaindariaren eguna ospatzen da, San Roke. Gotzaina 11etako meza burua izango da bere jaioterrian.

Asko eta ospetsuak dira Aste Nagusiaren 41. edizioan musika klasikoaren programaziora gonbidatutakoak. San Petersburgoko Miller hirukotea izango da Bilboko Aste Nagusiko karteleko hitzordu garrantzitsuenetakoa, eta bere ondoren Londreseko Royal Academy of Music-en sortutako Bernaola Hirukotea etorriko da; Ensamble Huberman ospetsua; Arteus Orquesta & Gabriel Ureña; eta emakumeek osatutako DeMúsica Ensemble ahots taldea.

Euskal ordezkaritza be ez da faltako 2019ko Aste Nagusian. Aurten, euskal artisten musika klasikoa, Donostiako Easo Gazte Abesbatzako 14 eta 19 urte arteko emakume ahots gazteek eta Iyoko Brass Quintet taldeak osotuko dabe.

Artisten inguruko datuak hemen.

 

 

 

Gizakundeko eleiza Karmelo Etxenagusia aipamenerako prestautako argiakaz