Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Musika-kaperak girotuko ditu Aste Santuko ospakizunak Katedralean

|   Komunikazinoa

Aste Santuan, Bilboko katedraleko Musika-kaperak girotuko ditu bertan egingo diran ospakizunak. Dana dala, aurretik, bihar, barikua, eskainiko dau kontzertua Pastoral Barruti (PB) bereko eleizetako batean, hain zuzen be, Joan Santuak parrokian. Iluntzeko zortzietan hasiko da kontzertua eta pieza honeek entzun ahal izango dira: Otañoren Miserere eta Goicoechea, Perosi, Bartolucci edo Victoriaren lanak, besteak beste.

Apirilaren 14an, domeka, Musika-kaperak lagunduta ospatuko da eguerdiko 12:00etan Meza Nagusia erramuen bedeinkapenagaz. Kaperaren esku-hartzea izango da, gainera, Eguen Santuz, goizeko 11etan Krisma-mezan eta Jaunaren Afariaren Mezan, 18:00etan; Bariku Santuz, eguerdiko 12:00etako Kurutze-bidean eta Nekaldiaren ospakizunean, 18:00etan; Zapatu Santuz, gaueko 22:30etako Pazko Gaubeilan eta Pazko egunez, eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Pontifize Meza Nagusian.

Bilboko Katedraleko Musika-kapera

Talde bokal eta instrumentala da; abesbatzaren eremuan esperientzia luzea dabe kide guztiek eta orkestra osatzen dabenek esperientzia musikal oparoa dabe musika-tresnak joten. Kapera sortu zanetik, ahots-musika “a capella” eskaintzen dabe eta bai musika-tresnez lagundutakoa be (ganbara-orkestra, metalen bostekoa eta organoa). Alde batetik, kalidadezko emonaldiak eskaintzea da helburua eta, beti saiatzen dira lanak dagokien testuinguruan kokatzen eta jatorrizko estiloa eta sasoia errespetatzen.

Musika-kapera kontzertu batean