Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Kargu barriez jabetzea Deustuko Unibersidadean

created by Errektoreordeak, dekanoak eta Idazkaritza nagusia |
|   Komunikazinoa

Atzoko egunez –uztailak 17, martitzena-, Deustuko Unibersidadeko paraninfoan egin zan ekitaldian, ondorengo honeek kargu barriez jabetu ziran: Francisco Joser Ruiz Perez jesuita, Teologia-fakultateko dekano lez; Eider Landberea, idazkari nagusi lez; Alex Rayon nazinoarteko hartu-emonetarako errektoreorde lez eta Alvaro de la Rica ‘Deusto Business School’ dalako dekano barri lez. Ekitaldi berean, Gema Tomas Zuzenbide-fakultateko dekanoak eta Eduardo Javier Ruiz Vieytez Gizarte eta Giza Zientzien fakultateko dekanoak euren karguak barritu ebezan.

Orain dala egun batzuk web orrialde honetan jakinarazo genduanez, Francisco Javier Ruiz Perez izango da dekano barria Teologian eta errektorearen ordezkari lez be jardungo dau nortasun eta misinoaren arloan. Orain arte, Juan Jose Etxebarria S.J. zan ordezkari lanetan aritzen zana eta aurrerantzean hau unibersidade alkarteko errektoreordetzan jardungo dau.

El acto tuvo lugar ayer martes en el paraninfo de la universidad de Deusto.